Categories
Lekeitioko estreinaldiko irudiak
Igandean, urriaren 19an estreinaldia egin genuen Lekeitioko Ikusgarri zineman 48. Euskal Zine Bileraren baitan. Egun polita izan zen, “Akelarre familia” bertan batu zen beste behin ere eta oroitzapenak, bizitako momentu bereziak eta iraganeko anekdotak gogoratzeko aukera paregabea izan zen. Dokumentalak harrera ona izan zuen eta zinema beteta egon zen. Eskerrik asko bertaratu zineten guztiei!
Laster, dokumentala Euskal Herriko herri desberdinetan ikusteko aukera izango duzue. Adi egon!