Categories

FIPADOC jaialdiko biharamuna.

Aste honetan Iparraldean izan gara Miarritzeko nazioarteko FIPADOC jaialdiaren baitan.

Guztira, 350 lagun inguru bildu izan dira Miarritze, Donapaleu eta Donibane Lohitzuneko emanaldietara. Gainera, proiekzioen ondoren, JexuxMai Lopetegi, Patrice Dumora, Markos Juaristi, dokumentalean agertzen diren Laurent eta Cecile eta, jakina, filmaren zuzendariak diren Xabier Zabala eta Carlos Iglesiasekin solasaldi desberdinak izan ziren.

Emanaldi guztietan giro aparta izan zen eta harrera beroa izan zuten taldekide zein zuzendariek egindako gogoeta eta kontakizunek. Donapaleun pelikularen aurretik Patrice Dumora “Watsonek” kantaldi txiki bat eskaini izuen publikoaren gozamenerako.

Jaialdiariaren, dokumentalaren eta emanaldien inguruan egindako elakrrizketen loturak:

ICI: https://www.francebleu.fr/emissions/hemengo-magazina-ici-euskal-herri/akelarre-marearen-kontra-dokumentala-fipadoc-festibalean-aurkeztuko-dute-urtarrilaren-26-eta-28an-2841862

EUSKAL HIRIATIAK: https://euskalirratiak.eus/aktualitatea/fipadoc-akelarre-taldeak-utzitako-ondarea-betikotzeko-oholtzatik-pantailara-eraman-dute