Categories

AKELARRE MUSIKA TALDEA BUELTAN DA DOKUMENTAL BATEKIN

Ekoizpena Bideografikek egin du eta 2025eko udazkenean estreinatuko da

Akelarre bueltan da. Talde mitikoak eta Durangoko ekoiztetxeak bere ibilbideari errepasoa egingo dion dokumentala amaitzen ari direla iragarri dute. Filma Bideografik-en ekoizpena da eta hainbat hilabetetako grabaketen ostean, 2025eko udazkenean estreinatuko da. 

Akelarre musika taldea 70. hamarkadan sortu zen plaza taldea da. Euskara hutsezko errepertorioaren alde egiten lehenengotarikoak izan ziren eta euren rock abestiak, ingelesezko taldeen euskarazko bertsioekin nahasten zituzten. Euskal Herriko plaza gehienetan jo eta 16 disko atera ondoren, 2005. urtean utzi zuten eta ondoren beste bi bira egin dituzte. Orain, azken diskoa atera eta 20 urte geroago, euren ibilbideko errepasoa egingo duen dokumental batekin itzuliko dira.