Categories

“Akelarre: marearen kontra” dokumentalaren estreinaldia Lekeitioko 48. Euskal Zine Bileran

Bideografikek Akelarre: marearen kontra filma aurkeztuko du Lekeitioko Euskal Zine Bilera jaialdian, estreinaldi ofiziala izango den lehiaketatik kanpoko saio berezi batean. Gipuzkoako talde mitikoaren 30 urte baino gehiagoko ibilbidea errepasatzen duen dokumentala da, bere mugarri esanguratsuenetako batzuekin.

Tokia: Ikusgarri Zinean (Lekeitio)

Eguna: Urriaren 19an

Ordua: 12:00etan

Parte-hartzaileak: Bideografik eta Akelarre